XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behatu ongi noiz egiten duzun pix gehiago: - Asko edan duzunean ala gutxi edan duzunean.

- Izerdi asko atera duzunean ala gutxi atera duzunean.

- Lasai zaudenean ala urduri zaudenean.

Iraitz-aparatua

Odolari giltzurrunetan kentzen zaizkio gehiegizko ura, eduki ditzakeen toxikoak eta behar ez dituen hondakinak.

Alboko marrazkian ikus daitekeenez, ureterrak giltzurrunetatik irten eta maskuriraino joaten dira.

Ureter horietatik jaisten da giltzurrunetan osaturiko gernua edo txiza.

Maskurian pilatuko da txiza, eta pilatze honen ondorioz eta kanporatu bitartean txizagura edo larria sentituko dugu.

Uretra maskuritik kanporaino doan bidea da.

Zakilaren puntan amaitzen da mutilengan.

Neskatilengan, berriz, baginaren sarreran.

Giltzurrunak bi dira.

Gibelaren eta urdailaren atzean aurkitzen dira, gantz geruza batez babestuta.

Odola giltzurrun-arterietatik iristen da giltzurrunetara.

Giltzurrunetan kapilar sare zabal batetik iragaten da.

Kapilar hauetan odol-plasma iragazten da, odolak alferrikako edo kaltegarri dituen sustantziak bereiztuz.

Odola garbi geratzen da.

Hondakinik gabeko odola giltzurrun-benetatik irteten da.

iraitz-aparatua / giltzurruna / giltzurrun-benak / giltzurrun-arteriak / ureterrak / giltzurrunak / maskuria.